Marquesina

Ongi etorri TEKNoBLOG-ara......TTBB-ak HEZKUNTZAN

viernes, 15 de octubre de 2010

WEB 2.0




    Web 2.0 bigarren generazio bati erreferentzi egiten dio,non, bertako zerbitzuak garrantzia ematen diote online lankidetzari, interakzioari eta beste erabiltzaileekin informazioa konpartitzeko aukerari, beraz, honen filosofia informazioa trukatzea eta ekarpenak egitea izan da. Web 2.0-n erabiltzaileek informazioa era zuzenean ala zeharka eskaintzen dute, eta informazio hori SITE-etan era ezberdinetan konpartitua izaten da.
    Bertan dauden aplikazioak blogak, wikipedia, flirck, sindikazioa (RSS), youtube, google earth eta abar dira. XML sistemari esker departamentu ezberdinetan informazioa sartzen dugu erabiltzaileok (webmasterrok), honek esan nahi du, XML-k egitura eta edukia bereizten duela.
    Web 2.0-n hipertestuak aurkitzen ditugu hiperbinkulatuak daudelako eta beraz, infinitu lotura egongo dira.
    Web 2.0 sistemaren beste ezaugarri garrantzitsuetako bat RSS-a da eta honi esker beste web orrietatik informazioa heltzeak eragiten du, gu web horretara ez sartu arren.
    Beste aldetik ere HTML dokumentu baten egitura definitzeko pentsatuta dago.
    Ikusi eta nabari dezakegunez ondorio nabariak izanten ditu web 2.0 gure egunerokotasunean, adibidez, publizitatea era errazean honelako sistemen bidez eskuratzen da, ondorioz, aldizkariak eta abar gutxiagotzen hasi dira. Hau da, edozein pertsona eta edozein momentuan gertatzen ari den berriak jaso ditzakegu.
    Eskolan ere honelako teknologiak erabiltzea oso baliagarriak dira informazioa kontrastatzeko, haurrek abantail hauek ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko baita ordenagailua erabiltzen duten momentu berean eskolako gaiak ikasteko.
    Ez dugu ahaztu behar gure kulturaz gozatzeko bidea zabaldu digula (informazioa euskaraz daude, munduko beste pertsonekin konpartitu dezakegulako gure ohitura kulturalak eta abar ).
    Neure aburuz izugarrizko aurrerakuntza daukagu, bai salmenta-erosketarako, informazioa momenturo eskuratzeko (24 segunduro informazioa berritzen delako), beste pertsonekin komunikatzeko, ikasteko, jolasteko, lan egiteko, musika, bideoak eta abar ikusteko... Neure ustez web 2.0-k gero eta hedapen handiagoa du gure gizartean era batean bizitza errazagoa egiten laguntzen digulako eta beraz, sustatu behar den sistema teknologikoa delakoan nago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario