Marquesina

Ongi etorri TEKNoBLOG-ara......TTBB-ak HEZKUNTZAN

domingo, 5 de diciembre de 2010

Eskola 2.0 eta arbela digitala



Eskola 2.0 TTBB-ak eskoletara sartzean datza baina helburuak ez dira bat ere zehatza edo baliagarriak hezkuntzan aldaketa bat egoteko:
-ikasgeletan haurrentzat ordenagailu bana egotea, proiektore bat, kanoi bat, arbela digitala eta honelako material digitala.
Helburu honek ez du pedagogia aldetik inolako onik inposaketa bat baino ez delako: hardwarew zein software erabiltzea inposatzen da irakasleen iritzia kontuan izan gabe. Agian irakasle askok, haien interesen eta etekin handiena ateratzeko planteamendu didaktiko ezberdina egingo lukete, gaur egungo era alde batera utziz.
Ikasgeletara sartu aurretik hainbat ezaugarri izan beharko genituzke kontuan:
- formakuntza, estabilitatea eta irakasleen motibazioa
- erabiltzen den metodologia
- zentroko esku hartzea
- curriculumean integratzea baita zentroko planan ere bai
- laguntza eta orientazio didaktikoa (eta ez bakarrik teknikoa)
- IKT-ak ingurune eznerdinera adaptatzeko pausoak

Beraz, hausnartu dezakegunez ez da metodologia aldaketarik egon eskola 2.0 "pizarra digital" 2002an eginiko proiektuaren fotokopia edo islada baino ez da. Proiektu hartan nahiko emaitz txarrak atera ziren.
Gaur egun, eskoletara teknologia berriko aparatuak sartzeko ahalegina eta inposaketa herriko diru gastuen justifikapena egiteo baino ez da. Honezkero, baidakigu zelako helburuak dituzten hezkuntza gobernukoek eta aldakuntzarik ez badago porrota lortuko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario