Marquesina

Ongi etorri TEKNoBLOG-ara......TTBB-ak HEZKUNTZAN

viernes, 26 de noviembre de 2010

Eten digitala eta hezkuntza

Hasteko esan beharra dago betidanik existitu da eten digitala, zenbait taldeek haien ezaugarriengatik(ekonomikoak, generokoak, kulturalak, adinekoa eta abar)teknologiak erabiltzeko aukerarik edo baliabiderik izan ez dutelako. Baina zer da orduan eten digitala? TTBB-en bidez informazioa, jakintzara eta hezkuntzara jotzeko existitzen diren aukera desberdinak dira,zeinaren ondorioz ezberdinatasunak sortzen dira. Ezberdinatsunak direla eta eten ezberdinak ageri dira gure mundu osoan :

- Generazionala: Gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dute TTBB-ak.
- Ekonomikoa eta soziala:XIX.mendean lurralde aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak eta banaketa areagotzen ari da. Denboraldi honetan aberastasun mundiala, konekzio internazionala eta gaitasun teknologiakoak inoiz baino altuagoak direlako.
- Ikasle -irakasleen harremanetan:Eten digital hau sortzen da ikasleek irakasleek baino gehiago jakiteagatik et ahorregatik askotan irakasleak alde batera uzten dute IKT-ak erabiltzen ez jakiteagatik.
- Gererokoa:Gaur egungo TTBB-en erabiltzaile gehiengoek gazteak dira, ordu asko ematen dutelako haien lagunekin kontaktuan internetaren bidez. Honek askotan eten bat sortzen du hezkuntzan ikasleek irakasleak baino gehiago ddakielako.
- Psikologikoa eta fisikoa: Oraindik, eskoletan dauden IKT aparatu asko ez dira haur guztientzat, hau da hezintasun bat dutenek ezinezkoa dute horrelakoak erabiltzea.
- Hizkuntzakoa:Nabraia denez interneten bai munduan gehien erabiltzen edo gogortzen ari den hizkuntza ingelesa da eta honek beste hizkuntzak baztertzeak dakar, beraz, ingelesa jakitea beharrezkoa da baina alde batera utzi gabe beste hizkuntzak, ingelesa bezain garrantzitsuak direlako.
- Hezigarria:Azken hau kontuan hartu behar dugu hezkuntzan gertatzen oi delako. Askotan nahiz eta TTBB-ak eskolan erabiltzeko aukera izan, haurrek ez dute gaitasun digital hori ezta hazten garatu eta beraz ezinezkoa da haurrek baliabide horien bidez heztea.

Mito asko daude eta haien artean garrantzitsua den bat, hezkuntzan demokrazia egongo dela eta guztiok ttbb-ak eskuratzeko gai garela. Eta ikus daitekeenez ez dugu hezkuntzan aukera berdinak ttbbak erabiltzeko orduan, beraz, zerbait egin behar da hau konpontzeko. Konpontze horrek, diskriminazio eta baztertze egoerak ezabatuko baititu. Beraz zer egingo dugu eskolan hau konpontzeko? irakasleok gaitasun digitala garatua izan behar dute haien ikasleek alfabetizazio digitala izan dezaten. Bestetik, IKT-ak eskolan eraibiliko dira bai haur bereziekin bai besteekin ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario