Marquesina

Ongi etorri TEKNoBLOG-ara......TTBB-ak HEZKUNTZAN

jueves, 4 de noviembre de 2010

TTBB-ak eta INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Gaur egun komunikazioaren gizarteak eta informazioa oso lotura nabaria dauka munduko milaka pertsonen bizimodua aldatzen ari delako (lan munduan, aisialdian, harreman pertsonaletan...).

Teknologia berriak era masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpena eta informazio trukea informazioaren gizartea bezala ezagutzea eragin du. Informazioaren gizartearen hainbat definizio aurki ditzakegu baina definizio guzti horiek hitz klabe bat dute esandakoa definitzeko: aldaketa. Aldaketa sakon bat egon da teknologia berriak direla eta, bai gizartean, politikan, eta abarretan.
Zer ekarri du aldaketa hori? Alde batetik, industralizazioaren gizartetik informazio gizartera pasatzea eta bestetik, informazioaren gizartean lan egitea eta bizitzea ohitu garela.
Informazioaren gizarteak aldatzen doan neurrian geure bizitzan orokorrean aldaketak somatzen ditugu eta horrek bizitza erosoagoa eta aberatsagoa izateko aukera eskaintzen digu.Gizartea bi ahoko arma izan daiteke: batzuentzat ona da komunikatzeko ahalmena ematen dielako baina teknologia berriak eskuragarri ez dituztenek oztopo edo batzertze iturri izango da.
Beraz, alde onak eta alde txarrak aurki ditzakegu:
Urritasunak dituzten haurrentzat oso egokia da teknologien aurrerakuntza IKT-ak gizartean parte hartzeko oinarrizko tresnak iznago dituzte: lan merkatura eta hezkuntzara iristeko aukera berriak, bizitza sozialean aktiboki parte hartzeko beste modu bat...Azken finean, autonomia pertsonala eta bizi kalitatea hobetzeko oso baliagarriak izan dira TTBB-ak.
Baina honelako pribilegioak eskuragarri ez duten horiek duten oztopo hori era batera edo bestera ezabatu behar dugulakoan nago, eta hau denon esku dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario