Marquesina

Ongi etorri TEKNoBLOG-ara......TTBB-ak HEZKUNTZAN

domingo, 5 de diciembre de 2010

BLOGA baliabide didaktikoa?

Kurtso osoan teknologia berriei buruz hitz egiten egon gara baina galdetu gara adibidez bloga baliabide didaktikoa onuragarria eta etekingarria den? klasean erabateko erantzunak egon dira, eta nire iritzia baiezkoa izan da, gehiengoak bezala. Aldez aurretik gauza ezinbestekoa da bloga nola erabiltzen den irakasleak jakitea eta horrekin lan aberatsa egin daiteke geure haurrekin, batez ere lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloko haurrrekin.
Blog bat irekitzeak denon artean sortutako zerbait denez kooperazioa sustatuko da elkarlana bultzatuz eta horrek motibazioan eragin handia izan dezake. Horretaz gain honetarako baliagarria izan daitekeelakoan nago:
-egunerokoak egiteko
-bertan zintzilikatutako egutegian egun bereziak apuntatzeko,hala nola, irteerak, urtebetetzeak, oporrak...
-irteeretan egindako argazkiak
-egunero egiten duten lana baita etxerako lanak, gurasoek ikus dezaten une oro zer iaksten ari diren edo haur bat gaixorik dagoenean etxeko lanak eskuratu ahal izateko.
-ariketa gehigarriak (nahi izatekotan egiteko)
-´gure kultur ondareekin zer ikusi duten ekintzen bloke bat egotea (bertsolaritza, ipuinak, euskal dantzak...)
-beste lagunekin kontaktuan egoteko
-irakasleak beste profesional batzuekin informazioa konpartitzeko
-klasean egindako ariketa batzuk igotzeko (antzerkiak, esperimentuak,...)

Beraz, ikus daitekeenez mila ideia etortzen zaizkit burura blog bat klasean izan dezakeen erabilerarako. Honezkero, lehen aipatu dugun bezala irakasleek behar dituzte 3 faktoreak hauek dira: formakuntza minimo bat izatea, ilusioz lan egitea eta TTBB-ak eskuragarri izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario