Marquesina

Ongi etorri TEKNoBLOG-ara......TTBB-ak HEZKUNTZAN

jueves, 9 de diciembre de 2010

Web orri interesgarriak...

Guarko saio praktikoan material didaktiko interesgarri bilatzen egon gara web orri ezberdinetan trasteatuz. Hainbat orrialde baliagarri aurkitu ditut eta horien helbideak delicious kontura sartu ditut bertan edozein momentutan erabili ahal izateko. Adibidez:
http://www.zernola.net/artikulua_irakurri.asp?Egoera=LINKSONLAP&Artik_Kod=405
http://www.ikasguay.com/ç
http://www.alboan.org/docs/MaterialesEducativos/euskera.html#materiales_didacticos
Hala ere,esan beharra dut gehien gustatu zaidan web orrialdea hauxe izan dela:"http://childtopia.com/index.php?newlang=eus". Klasekide bat eta ni denbora luze eman dugu web orri horretan agertzen ziren materiala aztertzen, eta biek material oso egokia eta interesgarria delakoan gaude.
Baina web orrialde bat aztertzeko hainbat puntu euki behar dira kontuan: diseinua, edukia, elementu teknikoak, grafikoak eta marrazkiak eta sinisgarritasuna.
- diseinua:oso erraza da ulertzeko hau da ariketa edo ekintza bakoitza apartadu ezberdinetan dago eta haurrentzat oso ikusgarria da.
- edukiak:edukaik kontuan eukiz, oso bereiziak agertzen dira eta letra larriz idatzita agertzen da haurrek hobeto uler dezaten. Jokoak, eskulanak, ahozko eta idatzizko ulermena, detektibea, ipuinak, marrazten ikasi, fitxa hezigarriak, idazten ikasi eta letrak idazten ikasi ageri dira web orri honetan.
- elementu teknikoak:oso erraz ulertzen da izenburu bakoitzaren edo marrazki bakoitzaren gainean ematean ariketa batera zein bestera sartzen dela.
- grafikoak eta marrazkiak oso deigarriak dira web orri honetan dena kolore bizi betea dagoelako eta panpintxo deigarria agertzen delako (txori bat).
- sinisgarritasunari dagokionez, orrialdearen egilea ez da modu zuzenean agertzen baina orrialdearen beheko aldean "nortzuk garen" jartzen du eta bertan sakatuz gero,web orri honen istorioa irakur dezakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario