Marquesina

Ongi etorri TEKNoBLOG-ara......TTBB-ak HEZKUNTZAN

jueves, 9 de diciembre de 2010

Web orri interesgarriak...

Guarko saio praktikoan material didaktiko interesgarri bilatzen egon gara web orri ezberdinetan trasteatuz. Hainbat orrialde baliagarri aurkitu ditut eta horien helbideak delicious kontura sartu ditut bertan edozein momentutan erabili ahal izateko. Adibidez:
http://www.zernola.net/artikulua_irakurri.asp?Egoera=LINKSONLAP&Artik_Kod=405
http://www.ikasguay.com/ç
http://www.alboan.org/docs/MaterialesEducativos/euskera.html#materiales_didacticos
Hala ere,esan beharra dut gehien gustatu zaidan web orrialdea hauxe izan dela:"http://childtopia.com/index.php?newlang=eus". Klasekide bat eta ni denbora luze eman dugu web orri horretan agertzen ziren materiala aztertzen, eta biek material oso egokia eta interesgarria delakoan gaude.
Baina web orrialde bat aztertzeko hainbat puntu euki behar dira kontuan: diseinua, edukia, elementu teknikoak, grafikoak eta marrazkiak eta sinisgarritasuna.
- diseinua:oso erraza da ulertzeko hau da ariketa edo ekintza bakoitza apartadu ezberdinetan dago eta haurrentzat oso ikusgarria da.
- edukiak:edukaik kontuan eukiz, oso bereiziak agertzen dira eta letra larriz idatzita agertzen da haurrek hobeto uler dezaten. Jokoak, eskulanak, ahozko eta idatzizko ulermena, detektibea, ipuinak, marrazten ikasi, fitxa hezigarriak, idazten ikasi eta letrak idazten ikasi ageri dira web orri honetan.
- elementu teknikoak:oso erraz ulertzen da izenburu bakoitzaren edo marrazki bakoitzaren gainean ematean ariketa batera zein bestera sartzen dela.
- grafikoak eta marrazkiak oso deigarriak dira web orri honetan dena kolore bizi betea dagoelako eta panpintxo deigarria agertzen delako (txori bat).
- sinisgarritasunari dagokionez, orrialdearen egilea ez da modu zuzenean agertzen baina orrialdearen beheko aldean "nortzuk garen" jartzen du eta bertan sakatuz gero,web orri honen istorioa irakur dezakegu.

domingo, 5 de diciembre de 2010

BLOGA baliabide didaktikoa?

Kurtso osoan teknologia berriei buruz hitz egiten egon gara baina galdetu gara adibidez bloga baliabide didaktikoa onuragarria eta etekingarria den? klasean erabateko erantzunak egon dira, eta nire iritzia baiezkoa izan da, gehiengoak bezala. Aldez aurretik gauza ezinbestekoa da bloga nola erabiltzen den irakasleak jakitea eta horrekin lan aberatsa egin daiteke geure haurrekin, batez ere lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloko haurrrekin.
Blog bat irekitzeak denon artean sortutako zerbait denez kooperazioa sustatuko da elkarlana bultzatuz eta horrek motibazioan eragin handia izan dezake. Horretaz gain honetarako baliagarria izan daitekeelakoan nago:
-egunerokoak egiteko
-bertan zintzilikatutako egutegian egun bereziak apuntatzeko,hala nola, irteerak, urtebetetzeak, oporrak...
-irteeretan egindako argazkiak
-egunero egiten duten lana baita etxerako lanak, gurasoek ikus dezaten une oro zer iaksten ari diren edo haur bat gaixorik dagoenean etxeko lanak eskuratu ahal izateko.
-ariketa gehigarriak (nahi izatekotan egiteko)
-´gure kultur ondareekin zer ikusi duten ekintzen bloke bat egotea (bertsolaritza, ipuinak, euskal dantzak...)
-beste lagunekin kontaktuan egoteko
-irakasleak beste profesional batzuekin informazioa konpartitzeko
-klasean egindako ariketa batzuk igotzeko (antzerkiak, esperimentuak,...)

Beraz, ikus daitekeenez mila ideia etortzen zaizkit burura blog bat klasean izan dezakeen erabilerarako. Honezkero, lehen aipatu dugun bezala irakasleek behar dituzte 3 faktoreak hauek dira: formakuntza minimo bat izatea, ilusioz lan egitea eta TTBB-ak eskuragarri izatea.

Alfabetizazio digitala

Sarrera honetan bi bideo zintzikilatu ditut, alfabetizazi digitalari buruzko ikuspuntu ezberdinak konparatzeko asmoz, espero dut baliagarria izate hausnarketarako...






Ikus dezakegunez, bi bideo hauek oso baliagarriak dira gauza batzuk kontuan izateko. Lehenengo bideoan batez ere, teknologiek aurrerapen nabarmena izan dutela eta hezkuntzarako hainbat gauza ikasi eta ulertu dezakegu teknologiarik gabe zaila zena, adibidez, planeten mugimendu ikustea, gure organoak hobeto ezagutzea...
Bigarren bideoan aldiz, ttbb-en garrantzia aipatzen du baina hori bai, teknologia berriak erabilzten baldin badakigu emaitz onak aurkitu ditzakegu baina erabilera txarra bada porrota lortu dezakegu. Honezkero, bigarren bideo honen ideia garrantzitsuena hauxe da:aukeratzen, eskuratzen...informazioa kudeatu, landu eta kritikatu behar da. Garrantzitsua da jakitea zein informazio den egokiena eta gaitasun digitala honetan datza, informazioa tratatzen, kudeatzen, lantzen jakitea.

Eskola 2.0 eta arbela digitala



Eskola 2.0 TTBB-ak eskoletara sartzean datza baina helburuak ez dira bat ere zehatza edo baliagarriak hezkuntzan aldaketa bat egoteko:
-ikasgeletan haurrentzat ordenagailu bana egotea, proiektore bat, kanoi bat, arbela digitala eta honelako material digitala.
Helburu honek ez du pedagogia aldetik inolako onik inposaketa bat baino ez delako: hardwarew zein software erabiltzea inposatzen da irakasleen iritzia kontuan izan gabe. Agian irakasle askok, haien interesen eta etekin handiena ateratzeko planteamendu didaktiko ezberdina egingo lukete, gaur egungo era alde batera utziz.
Ikasgeletara sartu aurretik hainbat ezaugarri izan beharko genituzke kontuan:
- formakuntza, estabilitatea eta irakasleen motibazioa
- erabiltzen den metodologia
- zentroko esku hartzea
- curriculumean integratzea baita zentroko planan ere bai
- laguntza eta orientazio didaktikoa (eta ez bakarrik teknikoa)
- IKT-ak ingurune eznerdinera adaptatzeko pausoak

Beraz, hausnartu dezakegunez ez da metodologia aldaketarik egon eskola 2.0 "pizarra digital" 2002an eginiko proiektuaren fotokopia edo islada baino ez da. Proiektu hartan nahiko emaitz txarrak atera ziren.
Gaur egun, eskoletara teknologia berriko aparatuak sartzeko ahalegina eta inposaketa herriko diru gastuen justifikapena egiteo baino ez da. Honezkero, baidakigu zelako helburuak dituzten hezkuntza gobernukoek eta aldakuntzarik ez badago porrota lortuko dugu.

sábado, 27 de noviembre de 2010

Remove



Bideoan ikus dezakegunez, geure datuak ez dira batere pribatuak edo hobeto esanda ez daude batere babesturik internetera, mugikorra eta abar erabiltzen dugun momentutik aurrera. Askok ez diote garrantziarik ematen normaltzat hartzen dutelako eta ez dira konturatzen tarjetak erosketetan erabiltzean, mugikorrarekin hitz egiterakoan, interneta erabiltzerakoan eta abar kontrolatuak gaudela. Gure kontsumo edo interesak zeintzuk diren badakite eta horren arabera gure perfila eraikitzen dute. Monitor batean dagoen puntu bat gara honelako ekintzak egiten ditugunean eta beraz, ez dugu pribazitaterik.
Interneten hutsune edo zuloak daude, zeinetatik datu trafikatzaileek gure identitatea hartu eta manipulatzen dute haien nahie eta interesaren arabera.
Beraz, gizarteak jakin behar du datuak edonori emateak oso arriskutsua dela gure pribazitatea erabat galtzen dugulako.

viernes, 26 de noviembre de 2010

Eten digitala eta hezkuntza

Hasteko esan beharra dago betidanik existitu da eten digitala, zenbait taldeek haien ezaugarriengatik(ekonomikoak, generokoak, kulturalak, adinekoa eta abar)teknologiak erabiltzeko aukerarik edo baliabiderik izan ez dutelako. Baina zer da orduan eten digitala? TTBB-en bidez informazioa, jakintzara eta hezkuntzara jotzeko existitzen diren aukera desberdinak dira,zeinaren ondorioz ezberdinatasunak sortzen dira. Ezberdinatsunak direla eta eten ezberdinak ageri dira gure mundu osoan :

- Generazionala: Gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dute TTBB-ak.
- Ekonomikoa eta soziala:XIX.mendean lurralde aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak eta banaketa areagotzen ari da. Denboraldi honetan aberastasun mundiala, konekzio internazionala eta gaitasun teknologiakoak inoiz baino altuagoak direlako.
- Ikasle -irakasleen harremanetan:Eten digital hau sortzen da ikasleek irakasleek baino gehiago jakiteagatik et ahorregatik askotan irakasleak alde batera uzten dute IKT-ak erabiltzen ez jakiteagatik.
- Gererokoa:Gaur egungo TTBB-en erabiltzaile gehiengoek gazteak dira, ordu asko ematen dutelako haien lagunekin kontaktuan internetaren bidez. Honek askotan eten bat sortzen du hezkuntzan ikasleek irakasleak baino gehiago ddakielako.
- Psikologikoa eta fisikoa: Oraindik, eskoletan dauden IKT aparatu asko ez dira haur guztientzat, hau da hezintasun bat dutenek ezinezkoa dute horrelakoak erabiltzea.
- Hizkuntzakoa:Nabraia denez interneten bai munduan gehien erabiltzen edo gogortzen ari den hizkuntza ingelesa da eta honek beste hizkuntzak baztertzeak dakar, beraz, ingelesa jakitea beharrezkoa da baina alde batera utzi gabe beste hizkuntzak, ingelesa bezain garrantzitsuak direlako.
- Hezigarria:Azken hau kontuan hartu behar dugu hezkuntzan gertatzen oi delako. Askotan nahiz eta TTBB-ak eskolan erabiltzeko aukera izan, haurrek ez dute gaitasun digital hori ezta hazten garatu eta beraz ezinezkoa da haurrek baliabide horien bidez heztea.

Mito asko daude eta haien artean garrantzitsua den bat, hezkuntzan demokrazia egongo dela eta guztiok ttbb-ak eskuratzeko gai garela. Eta ikus daitekeenez ez dugu hezkuntzan aukera berdinak ttbbak erabiltzeko orduan, beraz, zerbait egin behar da hau konpontzeko. Konpontze horrek, diskriminazio eta baztertze egoerak ezabatuko baititu. Beraz zer egingo dugu eskolan hau konpontzeko? irakasleok gaitasun digitala garatua izan behar dute haien ikasleek alfabetizazio digitala izan dezaten. Bestetik, IKT-ak eskolan eraibiliko dira bai haur bereziekin bai besteekin ere.

jueves, 4 de noviembre de 2010

TTBB-ak eta INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Gaur egun komunikazioaren gizarteak eta informazioa oso lotura nabaria dauka munduko milaka pertsonen bizimodua aldatzen ari delako (lan munduan, aisialdian, harreman pertsonaletan...).

Teknologia berriak era masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpena eta informazio trukea informazioaren gizartea bezala ezagutzea eragin du. Informazioaren gizartearen hainbat definizio aurki ditzakegu baina definizio guzti horiek hitz klabe bat dute esandakoa definitzeko: aldaketa. Aldaketa sakon bat egon da teknologia berriak direla eta, bai gizartean, politikan, eta abarretan.
Zer ekarri du aldaketa hori? Alde batetik, industralizazioaren gizartetik informazio gizartera pasatzea eta bestetik, informazioaren gizartean lan egitea eta bizitzea ohitu garela.
Informazioaren gizarteak aldatzen doan neurrian geure bizitzan orokorrean aldaketak somatzen ditugu eta horrek bizitza erosoagoa eta aberatsagoa izateko aukera eskaintzen digu.Gizartea bi ahoko arma izan daiteke: batzuentzat ona da komunikatzeko ahalmena ematen dielako baina teknologia berriak eskuragarri ez dituztenek oztopo edo batzertze iturri izango da.
Beraz, alde onak eta alde txarrak aurki ditzakegu:
Urritasunak dituzten haurrentzat oso egokia da teknologien aurrerakuntza IKT-ak gizartean parte hartzeko oinarrizko tresnak iznago dituzte: lan merkatura eta hezkuntzara iristeko aukera berriak, bizitza sozialean aktiboki parte hartzeko beste modu bat...Azken finean, autonomia pertsonala eta bizi kalitatea hobetzeko oso baliagarriak izan dira TTBB-ak.
Baina honelako pribilegioak eskuragarri ez duten horiek duten oztopo hori era batera edo bestera ezabatu behar dugulakoan nago, eta hau denon esku dago.

lunes, 25 de octubre de 2010

Prometeus - la revolucion de los medios




Teknologia berriak eta haien digitalizazioa dela kausa gaur egungo komunikazio bideak zaharkituak geratuko dira, eta are gehiago, desagertuko dira.

Bideoa ikusi ostean, horrelakorik gerta daitekeelakoan nago teknologian eta zientzian gero eta aurrerakunatza gehiago daudelako eta beraz, zaharkituak geratuko dira aurreko urteetan ateratako proiektuekin, makinekin eta abarrekin konparatuz.
Hau gerta daitekeen adibide on bat, gaur telebistan atera den berria izan daiteke: Ez dituzte Walman-ak fabrikatuko ez direlako saltzen MP3, MP4, ipod eta beste hainbat aparatu berriak atera dituztelako.

Neure ustez, denbora eta urteak pasa ahala komunikatzeko biderik azkarrena eta erosoenaren alde egingo dugu eta neure ustez ordenagailuak eta adigitalizatuta dauden aparatuak erabiliko ditugu. Azken batean, paperean idatzi beharrean kode digital batena idatzita egongo dira berriak, musika eta abar.

Neure ustez, eskolak tekonologia berri hauen alde egin behar du era batean haien errealitatean horrelakorik erabili behar izan baldin badute.

Guk irakasle bezala, haurrei gaur egungo egoera eta etorkizuneko egoera zein izan daitekeen planteatuko genieke kritikotasuna garatzeko baita zer nolako bilakaera egon den jakiteko.

jueves, 21 de octubre de 2010

Loturak sartzeko aprobak

post honetan ikusiko dugu nola sartu lotura bat idazpen batean. Horrela hemen klik egiten EHU-ko web orrialdera salto egingo dugu.